XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
2. Intentsitatea edo ozentasuna...- Alajainkoa! Soinu bat sortu ondoren 6 segundo behar izatea itzaltzeko?
- Bai, leku askotan ez bada ere, badira zenbait eliza erreberberazio-maila handikoak.
- Gainera zer-nolako intentsitatearekin sortu orduan eta iraupen handiagoko bihurtzen da.
- Intentsitatea?
- Soinuaren indarra bezala definituko genuke, edo beste hitzetan, soinuaren bolumena bezala.
- Soinua indartsuagoa edo ahulagoa izan daiteke.
Diapasoia hartu eta dardarrean jarriaz, soinu suabe bat somatu zen.
- Zer dela eta sortzen du hain soinu ahula?
- Hori konpon daiteke
Berehala soinua indartu egin zen eta gela osoan entzun zitekeen soinu bihurtu zen.
Haurrak harriturik gelditu ziren.
- Hau... erresonantziatik al dator?
- Hala da.
- Orain diapasoiaren bibrazioak ez dira airean bakarrik zabaltzen baizik eta piano honetara baita ere, horregatik soinua indartsuagoa da.
Soinuaren intentsitate-maila ezberdinak,